bertsolaritzea

Zapatuan egingo da Igorreko San Josetako bertso-saioa

Asier Abrisketa 2025ko mar. 13a, 11:14

Alaia Martin izango da zapatuan kantauko dauan lau bertsolarietako bat.

Lasarte Aretoan kantauko dabe, 18:00etatik aurrera, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Xabat Galletebeitia eta Alaia Martinek.

Aurtengo San Josetako bertso-saioa martiaren 15ean egingo da Igorreko Lasarte Aretoan, 18:00etatik aurrera. Arratiako Bertso Eskoleak urtero antolatuten dauan saiora punta-puntako bertsolariak konbidau ditue aurten be: Oihana Bartra, Sustrai Colina, Xabat Galletebeitia eta Alaia Martin. Laukotea gidatuteko gai emoile lanetan Igor Meñika arantzazuarra egongo da.

Oholtza gainean arituko diran lau bertsolariak, eskarmentu handikoak dira. Berbarako, Bartra bitan izan da Bizkako Bertsolari Txapelketako finalean eta Galletebeitia txapeldunordea izan zan 2016an. Colina barriz, sei aldiz izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalista eta bitan irabazi dau Xilaba Bertsolari Txapelketea. Martin ostera, Gizpuzkoako txapelduna da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!