Martiaren 12an, eguaztena, egingo da hile honetako Igorreko Zineklub saioa. Holan, 20:00etan Roy Anderson zuzendari suediarrak 2014an zuzendutako Una paloma se posó en una rama a reflexionar sobre la existencia zinema geldoko filma egongo da ikusgai. Veneziako Nazinoarteko 71. Zinemaldian estreinau zan eta bertan, Film Onenaren Urrezko Lehoia eskuratu eban komedia eta dramea buztartuten dituan film honek.
Sinopsia
Istorioa nobedade saltzaile ibiltari biren atzetik doa, Jonathan eta Sam, etxe hondatu batean bizi dira, eta euren txantxetarako produktuetarako (banpiro-hortzak, barreboltsak eta munstro-maskara bat) bezeroak irabazteko egindako saiakerak kontetan dira. Bide horretan hiru bider egiten dabe topo aurrez aurre heriotzeagaz. Zentzu tradizionalean istorio nagusirik ez dagoan arren, eszena guztiak lotuta dagoz.