Kiñu GZTX

Mus Txapelketea eta mahai-jolasak Kiñun

Asier Abrisketa 2025ko ots. 27a, 12:07

Barikuan, hilak 28, 17:00etan emon ahalko da izena Mus Txapelketan eta arrastian zehar, zabalik egongo da tabernea Igorreko gaztetxean.

Igorreko Kiñu Gaztetxeak Barikuetako Pintxopotea ekimena ipini dau martxan eta lehenengo hitzordua asteon izango da. Holan bihar, hilak 28, arrastian zehar barrea zabalik eta taberna zerbitzua eta jatekoa eskainiko da Kiñun. Hau girotuteko asmoagaz, karta-joko eta mahai jolasak egongo dira 17:00etatik aurrera.

Mus Txapelketa egongo da jokoan eta jokalariak 17:00etan egon beharko dira gaztetxean, izen-emotea egiteko. Bikoteka jokatuten da musa baina gaztetxeko kideek "bikoteagaz zein bikote barik" hurbildutera animau dabe jentea, bikote barik dagoan jentea bertan alkartu daiten. Bikoteak osotuta, torneoa antolatu eta 17:30ean hasiko da txapelketea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!