ekologismoa

Makatzak talde ekologisteak ekintza bi antolatu ditu asteon Lasarte Aretoan

Asier Abrisketa 2025ko ots. 25a, 12:42

Eguaztenean Vidas irrenovables dokumentala proiektauko da eta barikuan, Amalurraren defentsan berbaldi ekofeministea egingo da.

Makatzak Arratiako Ekologistak taldeak, biharko, zezeilak 26, Vidas irrenovables dokumentala eta ostean gaiaren inguruko eztabaidea antolatu dauz, 18:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan. Francisco Jose Vaquero Robustillo zuzendariak egingo dau aurkezpena eta gidatuko dau eztabaidea. 

Dokumentalak Espainiako transizino ekologiko edo energetikoa, benetan ekologikoa ete dan hausnartzera konbidatzen gaitu. "Erregai fosiletan oinarritutako energia iturriak energia iturri barriztagarriakaz ordezkatzeko urgentziak, ekosistema ugari dabil suntsitzen Iberiar peninsulan, baita landa-ingurune horreetan bizi diran personen bizitzak be. Planifikazino falteak eta administrazinoen kudeaketa txarrak arriskuan ipinten dau landa eremuetako personen bizimodua eta ingurumena" sinopsiaren arabera.

Barikuan be, hilak 28, Lasarte Aretoan egongo dira Makatzakeko kideak. Izan be, 19:00etan Amalurraren defentsan berbaldia dago antolatuta. Ikuspegi ekofeminista batetik, Mirene Begiristain ekonomian doktore eta nekazaritza ekologikoko elikagaien merkaturatzean adituak eta Amaia Perez ekonomia doktore eta ekonomia feministan adituak desazkundea, agroekologia, ekonomia zirkularra eta elikadura burujaubetzea moduko kontzeptuak landuko ditue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!