berbaldia

Saharako egoerea aztergai Axularren

Asier Abrisketa 2025ko ots. 24a, 11:41

Bihar 18:30ean azalduko dau Hamada Hatab-ek herrialde okupatuaren gaur egungo egoerea Igorreko Axular Herriko Tabernan.

Igorreko Axular Herriko Tabernan zezeilerako antolatutako atzenengo ekintzea asteon egingo da, martitzenean hain zuzen be. Hilaren 25ean, Saharako egoerea gaur egun berbaldia egongo da entzungai, 18:30etik aurrera. Berbaldia Igorren bizi dan Hamada Hatab Abdelhay sahararrak eskainiko dau, AMAL Saharar Elkartea Arratianeko presidentea eta Saharar Gazte eta Ikasleen Ligako liderra izandakoa.

Berbaldian, Hamada Hatab-ek Mendebaldeko Sahararen historia garaikidea kontauko da. Holan, herrialdearen lur gehienak Espainiaren eskutetatik Morokoren eskuetara zelan pasauko ziran kontau eta gaur bizi dan Moroko eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren arteko gatazkearen nondik norakoak emongo ditu.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!