Zezeilaren 22an, zapatua, Txalo Produkzioak konpainiak ekoiztutako Juan Carlos Rubioren Arizona antzezlana egongo da ikusgai Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan. Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldeko mugan oinarrituz, migrazinoen eta hesien gaineko istorioa kontauko dabe taula gainean Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktore ezagunek.
Kepa Errastik euskeratu dau antzezlana. Testuak mugei, migrazinoari, giza ergelkeriari eta manipulazinoaren mugen gaineko gogoetea egiten dau, bizitzaren basamortuan galdutako gizaki biren arimaren erretratu tragikomikoa egiteaz gainera. “Arizona ez dago hain urrun. Arizona hemen dago, Behobian, Melillan, gure uri bakotxean, gizaki batek bizitza hobea lortzea eragozteko altxatzen dan harresi bakotxean”.
Sinposia
Margareth eta George Arizonako mugaraino heldu dira helburu bigaz. Lehenengoa, musikal bat egitea; bigarrena, misino bat betetera “Proiektua”-k hala aginduta: Gu bizilagunengandik banatzen gaituan muga marrazten dan lekuraino joan eta ha defendidu.
Baina defendidu norengandik? Zelatan, ezkutuan, gurutzatzeko aukera txikienaren zain dagozan horreengandik. Eta zergaitik gura dabe guregana etorri? Galdera larregi Georgen adimen zurrunarentzat eta erantzun gitxi Margarethen jakinmin asezinarentzat. Muturreraino eroandako personaia bi dira eta parodia zoroena eta tragedia gordinena banatzen dituan marra/mugaren gainean jolasean ibiliko dira, aktualidadea ia monopolizau arte betetzen duen gai unibertsal hau oholtzan ipinita, sasitragedia, sasikomedia, sasimusikal forman eskainiz.