ingurumena

Zugatz landaketa herrikoia egingo da Igorren

Asier Abrisketa 2025ko ots. 21a, 11:36

Makatzak talde ekologistak antolatuta, zapatuan 10:00etan da Urbieta zelaiaren inguruan landaketea egiteko hitzordua.

Zugatz Eguna dala-ta, beste herri askotan modura, Igorren espezie autoktonoen zugatz landaketea egingo da Makatzak Arratiako Ekologistak taldeak antolatuta. Zapatuan, hilak 22, Urbietan geratuko da jentea 10:00etan eta inguruko parkean zugatz gazteak sartuko ditue "gereizpea, ura eta oxigenoa" lortzeako epe luzerako inbersino modura. Makatzak taldetik zehaztu dabe, bakotxak bere eskunarruak eta atxurra eroan beharko dauala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!