musikea

'Eguzkilore' kontzertua eskainiko dabe Arratia eta Elorrioko musika eskolek

Asier Abrisketa 2025ko ots. 19a, 12:14

Barikuan 19:00etan hasiko da euskal musika tresna tradizionalak oinarri izango dituan kontzertua Igorreko Lasarte Aretoan.

Zezeilaren 21ean, barikua, Arratiako Musika Eskoleak eta Elorrioko Musika Eskoleak kontzertu bateratua eskainiko dabe Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan, 19:00etatik aurrera. Euskal musika tresnak izango dira emonaldiko protagonista nagusiak. Holan, trikitixa, txistu, txalaparta, pandero eta alboken soinuek girotuko dabe zuzeneko kontzertua, ahots eta jantzakaz lagunduta.

Kontzerturako sarrerak behar dira eta honeek, Arratiako Musika Eskolan eskatu daitekez, 94 631 73 52 telefonora deituta. Halanda be, eguraldiak lagunduten badau sarrera barik be ikusi ahal izango dira musikari gazteak, izan be, kalejirea egingo dabe Kultur Etxearen inguruan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!