‘Bihotz-museo bat’ poema liburuaren aurkezpena egingo dabe bihar Igorreko Axular Herriko Tabernan

Bea Azpiri 2025ko ots. 19a, 11:23

Bihar, hilak 20, arrastiko 18:30ean, Leire Vargasek Bihotz-museo bat (Elkar 2024) bere poema liburua aurkeztuko dau Igorreko Herriko Tabernan.

Durangarraren bigarren liburua da. “Bizi-gogoa eta esperientzia barrien kilika presente dagoz poemotan, baina baita harremanetan suertatzen diran urruntzeak eta zauriak be, errazoiaren eta emozinoen arteko talka eta oreka joko neurritsu baten" sinopsiaren arabera.

Leire Vargasek 2021ean Irun Hiria poesia saria irabazi eban Dena ametsa den irudipena poema bildumeagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!