ipuin kontalaria

Gitarra elektrikoagaz girotutako ipuin kontaketea Igorren

Asier Abrisketa 2025ko ots. 18a, 11:16

Ana Apikak eta Intxixu Valbuenak txikerrenentzako Ipuinak dantzan kontaketa musikatua egingo dabe gaur, hilak 18, Igorreko Udal Liburutegian 17:00etan.

Zezeilaren 18an, martitzena, Igorreko Kultur Etxeko liburutegian hiru eta lau urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketa berezia egongo da 17:00etatik aurrera. Izan be, Ana Apika kontalariak eta Intxixu Valvuena gitarra-joleak Ipuinak dantzan kontaketea eskainiko dabe.

Ipuin poetikoak dira, musikeagaz lagunduta. Edo “musika berezia ipuinakaz lagunduta. Ipuin musikatu saio honetan berbek eta notek alkarregaz egingo dabe jantza. Intxixu Valbuena musikariak gitarra elektrikoa jo eta kantu batzuk abestuko ditu eta Ana Apika kontalariak, musikaz lagundutako istorioak kontauko ditu. Entzuteko, abesteko eta, aldi berean, ondo pasetako saio berezia ume eta familientzat” sinopsiaren arabera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!