Mikroipuin txapelketako sariak bananduteko gala egongo da bihar Igorreko Lasarte Aretoan

Bea Azpiri 2025ko ots. 18a, 09:48

Arrastiko 19:00etan izango da Arratiako Berbalagunek antolatutako III. Mikroipuin Txapelketako gala, eta bertan, sari banaketaz aparte, bertsolariak, musikea, mikroipuinen irakurketea eta poema batzuen irakurketea egongo da.

Txapelketearen hirugarren edizinoan, guztira 31 lan aurkeztu ziran eta sari bi emongo dira: lehenengoa eta bigarrena. Balorazino ona egiten dau Berbalagunek. "Balorazino oso ona da: jente nahikotxok hartu dau parte eta aurreko edizinoa baino arrakastatsuagoa izan da" dinoe antolatzaileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!