Zezeilaren 17an, astelehena, Mikel Pagadizabal Amiano "Pagadi" Igorreko Kultur Etxeko literatur txokoan izango da, 17:30etik aurrera. Bertaratutakoentzako, bere lehen eleberria aurkeztu eta honen gaineko solasaldia gidatuko dau. Bisita (Elkar, 2024) liburua satira politikoa da eta "umore ganberroz idatzitako zientzia-fikzinozko nobelea da".
Sinopsia
Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina ez dabe lur hartu ez Dakotan ez Minessotan, baizik eta Euskal Herrian; zehazkiago, Anoeta herriko bi baserriren arteko soloan. Mundu osoa aztoratuko dau gertakari horrek, baina batez be bertakoak: zer da objektu hegalari ezezagun hori? Nondik dator? Zer gura dabe? Zer egingo dogu?