Orratzak Arratiako gazte feminista taldeak proiekzinoa antolatu dau zezeilaren 16rako, domekea, Igorreko Kiñu Gaztetxean "Maitasun heterosexual eta erromantikoa deseraiki" lemapean. 19:00etan egongo da ikusgai La amiga de mi amiga (Zaida Carmona, 2022) bost aldetako endredo lesbikoen komedia erromantikoa eta gero, mokautxoa egingo dabe solasaldiagaz batera.
"Hogeita hamar urte ditue, baina hogei urte ebezanean bezala bizi dira, nahiz eta jada ez daben promesa gazte bihurtzeko adinik. Maitasunaz maiteminduta dagoz, baina, haien bilaketan, bata bestea suntsitzen dube, neska-lagun ohi batetik bestera, harremanez harreman. Popa eta autofikzioa atzeko oihaltzat hartuta eta erabat erreala dan inoiz ez dakigun abeslari ezagun baten agerpenagaz, "La amiga de mi amiga" Zaida, haustura baten ondoren, hirira itzultzen denean hasten den jolasa da", dino sinopsiak.