'La boda de Tuya' film txinatarra eskainiko dau gaur Igorreko Zineklubak

Bea Azpiri 2025ko ots. 12a, 09:23

Igorreko Lasarte Aretoan, 20:00etan, Wang Qua’an zuzendariaren La boda de Tuya (2006) filma egongo da ikusgai. Pelikula Onenaren Saria jaso eban film honek Berlingo zinemaldian

Sinopsia
Mongolian, Tuya andra gaztea bere patua aldatzeko burrukan bizi da: senarra, elbarrituta dago eta seme-alaba bi eta artaldea aurrera atera guran dabil. Artzain mongoliarrek euren betiko bizimodu nomada bertan behera itxi dagien, gobernuak egiten dauan presinoa gero eta handiagoa da.

Tuyak, bere animaliak eta familia zaintzen ditu eta larreak ixteari uko egin deutso, baina ahalegin luzeak ondorioak izan ditu eta gaixotu egin da. Urtenbide bakarra Ba Te Er senarrarengandik dibortziatzea da, eta barriro ezkontzea aurrera egin ahal izateko. Ez dira gitxi ezkongaiak, baina inork ez dau onartu gura Tuyak ipinten dauan baldintzea: bere semealabak eta, batez be, Ba Te Er senarra zaintzea eskatzen dau-ta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!