tailerra

Grabadu tailerra egingo da Axular Herriko Tabernan

Asier Abrisketa 2025ko ots. 11a, 11:13

Eguen arrastian egingo dan saiorako izen-emotea eguaztenera arte egin daiteke Axularren bertan, bost euroko balioagaz.

Zezeilaren 13an, eguena, Igorreko Axular Herriko Tabernan grabadu tailerra egingo da 18:30etik aurrera. Izaro Mazo billaroztarrak gidatuko daua eskulanak egiteko tailerra. Izena Axular Herriko Tabernan emon daiteke bihar, hilak 12, arte. Saioak bost euroko prezioa dauka eta material eta tresneria bertan egongo da tailerra aurrera eroateko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!