bardintasuna

Igorreko Bardintasun Planaren balorazinoa egingo da jente-aurrean

Asier Abrisketa 2025ko ots. 5a, 11:44

Plana martxan ipini eta urtebetera, Daiteke aholkularitzako kideek eta udal ordezkariek egindakoaren barri emongo dabe barikuan, Kultur Etxean 18:30ean.

2024an ipini zan indarrean Igorreko II. Bardintasun plana eta honen nondik norakoak azaldu, atzen urtean lortutakoaren barri emon eta balorazinoa egiteko, aurkezpena egingo da zezeilaren 7an. Igorreko Kultur Etxean, 18:30ean izango da hitzordua eta bertan egongo dira plana diseinau eben Daiteke aholkularitza teknikoko kideak zein udal ordezkariak.

Aurkezpenera, deituta dagoz bai plana diseinetako prozesuan parte hartu eben eragileak zein interesauta dagozan herritarrak. Izan be, balorazinoa entzuteko bakarrik ez, kezkak eta ekarpenak egiteko aukerea be egongo da barikuko saioan.

“Planaren espiritua azaldu eta nondik norakoak zehaztuko dira. Eta lehenengo urte horretan egindako lorpen zein ahaleginak be azaleratuko dira. Hau da, programa operatiboaren ibilbide labur bat eskeiniko da gero herrigintzatik etorri daiteken edozein iradokizun, kexa eta kezka jasoteko” azaldu deutso BEGITUri Amagoia Villanueva Bardintasun Teknikariak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!