San Antonio Jai Batzordea desegin ostean, Igorreko sanantonioen antolaketea oso-osorik udalaren esku egotea galarazo eta jaiak herrikoiak izatea bermatuteko helburuagaz hainbat gaztek boluntarioki sortu dabe Igorreko Jai eta Kultura Elkartea. Holan, urrengo Igorreko Jaien antolakuntzea honeek deituko dabezan batzarretan egingo da eta horrezaz gainera, urtean zehar hainbat ekintza antolatuteko konpromesua be hartu dabe. Helburuen artean, "herritar eta alkarteen arteko alkarlana buztartutea" eta "herriaren egunerokotasunean giroa bultzatzea" be badagoz.
Aurten, bagilaren 6tik 15era ospatuko dira Igorreko San Antonio Jaiak eta honeek antolatuten hasteko lehen batzarra urtailaren 29an, eguaztena, egingo da Kultur Etxeko goiko pisuko geletan. Deialdia irekia da eta jai batzorde barritik, herritar zein alkarte guztiak deitu ditue. Gainera, kuadrilla bakotxetik persona bat edo bi hurbildutea espero da, kuadrillen ekintzen antolaketarako. Eskaintza musikal eta kulturala be batzarrotan ebatziko da, beraz, batzordetik eskatu dabe proposamenak pentsauta eroateko.