FUTBOLA

Arratia futbol taldeak topaketea antolatu dau neskentzat domekarako

Erredakzinoa 2025ko urt. 28a, 08:48

Zezeilaren 2an izango da Igorreko Urbieta zelaian goizeko 11:00etan hasita.

2010 eta 2020 urteen artean, biak barne, jaiotako neskei zuzenduta dago topaketea. Informazino gehiago gura izan ezkero cdarratia@cdarratia.com helbidera mezua bialdu edo 94 631 57 04 eta 747 452 538 telefonoetara deitu behar dabe interesdunek.

Futbolaz gozatzeko entrenamentu teoriko-praktiko bat izango dabe bertaratutakoek, Urbietako instalazinoak ikusi eta Arratiaren proiektua ezetu ahal izango dabe.

“Helburua neskak futbolera hurbiltzea da, neskakaz kostetan jaku, gainera nagusiak dagozan kategorian egonda, beheko kategorietan talde gehiago euki gura doguz. Gurasoei azaldu gura deutsegu proiektua, ze oindino bildurrak dagoz -gero eta gitxiago egia esan- baina batzuek ez dabez gauzak erreztuten euren alabak futbolera joan daitezan” dino Pedro Ormazabal Arratiako presidenteak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!