musikea

Musika gaua Axular Herriko Tabernan

Asier Abrisketa 2025eko urtarrilaren 24a

Bihotz eta DJ Tibek Bilboko Kremlin salan egindako pintxadea.

Bihotz bakarlari elorrioztarrak eta DJ Tibek alkarlanean eskaniko dabe kontzertua gaur 21:00etatik aurrera.

Urtailaren 24an, barikua, Igorreko Axular Herriko Tabernan musika gaua ospatuko da 21:00etatik aurrera. Bertan, Bihotz bakarlari elorrioztarra eta DJ Tibe zeanuriztarrak hartuko dabe parte. Bihotzek ahotsagaz, gitarreagaz eta sintetizadoreagaz jolastuten dau bere musikea egiteko eta DJ Tibek, nahaste-mahaiagaz egiten dau musika elektronikoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!