Oingo zapatuan, urtailak 25, Arantzarte Jantza Taldeak negu sasoiko jantzaldia egingo dau Igorreko Udal Kiroldegiko frontoian. 18:00etan hasiko dira jantzak eta adin guztietako jantzari taldeak urtengo dira jentaurrean atzenaldian praktikautako jantzak taularatuten. Beraz, euskal jantza tradizionalen errepertorio zabala ikusteko aukerea izango da zapatukoa.