zinekluba

Iciar Bollainen 'El olivo' proiektauko da Zineklubean

Asier Abrisketa 2025ko urt. 22a, 11:56

Pasau dan astean bertan behera gelditu zan saioa gaur egingo da Igorreko Kultur Etxean, 20:00etan.

Oin arte, hilean behin eguenetan izan dira Lasarte Aretoko Zineklub saioak baina 2025ean, eguaztenetara aldatuko dira karteldegian ez dagozan pelikula interesgarriak proiektetako saioak. Pasau dan astean saioa bertan behera gelditu zan atzen momentuan, beraz, urteko lehenengoa gaur izango da, eguaztenean 20:00etan. Urteari ondo etorria emoteko, El olivo (Iciar Bollain, 2016) proiektauko da. Anna Castillok, protagonistearen papera egiten dauan aktoreak, 2017ko Goya Saria jaso eban pelikula honetan egindako lanagaitik.

Sinopsia

Almak 20 urte ditu, eta asko maite dau aitita. Honek jateari uko egiten deutsanean, familiak bere borondatearen kontra saldutako milaka urteko zugatza berreskuratzea ebazen dau Almak. Horretarako, ostera, krisiaren biktima izan dan osabearen, Rafa lagunaren eta herri osoaren laguntasuna behar dau. Arazoa da jakitea Europako zein lekutan dagoan olibondoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!