Martitzenean, 19:00etan izango da Aldaketa politiko eta geopolitikoak egun izeneko berbaldia, Geopolitikaz Ikerketa Taldeko kide baten eskutik eta hizlariak, momentu honetako geopolitikearen egoerea aztertuko dau. Geopolitikaz Ikerketa Taldea 2019an sortu zan Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Politika eta Administrazio Zientzia sailean. Bere ikergai nagusiak dira nazinoarteko politikea, nazinoarteko harremanak, eremuko azterlanak eta geopolitikea. Helburuen artean dagoz ikerketa lan akademikoak garatzea, zientzia dibulgazinoa egitea eta koiuntura analisia burutzea.
Horrezaz gainera, Axular Herriko Tabernak beste ekintza bi egingo ditu, asteon hasita. Hilaren 23an eta 30ean, eguenetan, puntu tailerra emongo da. Saio biak, 20:00etan izango dira. “Asmoa bufanda itxi bat egitea da. Puntua egiten idearik ez daukagun batzuk egongo gara, baita dakienek be” azaldu deutsie Begituri antolakuntzatik. Kontzertuei jagokienean, Bihotz taldea eta DJ Thibe, hilaren 24an, barikuan 21:00etatik aurrera izango dira emonaldiak. Bihotz taldeak musika elektronikoa egiten dau.