Euskal Herriko greba feministak: Diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) saiakerak 2019ko eta 2023ko greba feministak ditu oinarri. Bakotxaren diskurtsoak aztertu ditu Uma Ulazia Aldarondok, feminismo idealista eta materialistaren arteko desbardintasunak azaleratuta. Ulaziak Bere lana Igorreko Axular Herriko Tabernan aurkeztuko dau gaur, hilak 15, 19:00etan Ernaiko kidea dan eta greben parte izan dan Garazi Burgoagaz batera.
Sinopsia
Euskal Herriko greba feministetan bide-orri gisa erabili doguzan dosierren analisia egingo dau eskuartean dozun liburuak, sexua, zaintza eta estatua hizpide izanik.
Diskurtsoaren gaineko kontrola boterea da, diskurtsoak errealidadea sortzen dauan heinean. Horregaitik, liburuak berbak bere inpaktu politikoekin lotuko dauz. Diskurtso feminista fintzeko gakoak biltzeko asmoan eta barne eztabaida politikoak hauspotzeko helburuagaz dago eginda. Militante gisa, guretik eta guretzat idatzia da.
Menderatzaileek zentzu komunaz dihardute. Baina guk ondo dakigu hizkuntza hegemonikoa erabiltzen dabezan indarkeria-estrategien parte dala. Ez dabe lortuko kontzeptuen eraldaketa politikoa gelditzerik. Kategoria propioekin berba egitea debekatzerik. Jarrai dezala botere lehiak.