Oin arte, hilean behin eguenetan izan dira Lasarte Aretoko Zineklub saioak baina 2025ean, eguaztenetara aldatuko dira karteldegian ez dagozan pelikula interesgarriak proiektetako saioak. Urteko lehenengoa asteon izango da, eguaztenean 20:00etan. Urteari ondo etorria emoteko, El olivo (Iciar Bollain, 2016) proiektauko da. Anna Castillok, protagonistearen papera egiten dauan aktoreak, 2017ko Goya Saria jaso eban pelikula honetan egindako lanagaitik.
Sinopsia
Almak 20 urte ditu, eta asko maite dau aitita. Honek jateari uko egiten deutsanean, familiak bere borondatearen kontra saldutako milaka urteko zugatza berreskuratzea ebazen dau Almak. Horretarako, ostera, krisiaren biktima izan dan osabearen, Rafa lagunaren eta herri osoaren laguntasuna behar dau. Arazoa da jakitea Europako zein lekutan dagoan olibondoa.