txirrindularitzea

Urtekerako istripu batek Espainiako Ziklo-kros Txapelketea zapuztu deutso Manu Quintanillari

Asier Abrisketa 2025ko urt. 13a, 12:29

As Pontesko lasterketa hasikeran txirrindulari ugari jausi ziran, igorreztarra tartean, eta ondorioz hamaikagarren postuan geratu zan Quintanilla.

Igorreko Manu Quintanilla txirrindularia Espainiako Ziklo-kros Txapelketan izan da astegoienean, As Pontes-en (A Coruña). Denporaldi bereziki emonkorra egin dau oin arte Quintanillak baina estadu mailako txapelketan istripu bat sufridu eban urten bezain pronto eta bizikleteagaz arazoak izanda, hamaikagarren postuan geratu zan faboritoetako bat zana. Izan be, hirugarrena zan Quintanilla Master 50 kategoriako estadu mailako sailkapenean.

Manu Quintanilla: "Sensazino garratzagaz geratu naz, urte on hau ezin izan dodalako gitxienez, podium bategaz amaitu".

Zapatuko lasterketarako, Igorrekoa lehenengo lerroan ipini zan urtekera-parrilan hasikeratik burrukan sartzeako asmoagaz. Baina lasterketea hasterakoan, txirrindulari bat jausi eta honen kontra joan ziran hamar bat txirrindulari, Quintanilla tartean. Altxetarakoan, Igorrekoak ez eban bere bizikletea topetan eta hau hartzerakoan, eskulekua arteztu, katea ipini eta zapatilak kanbiau behar izan ebazan. Holan, atzenetarikoa geratu zan Quintanilla: "Desastre bat izan zan". Halanda be, "belaunean min hartuta eta motibazino gitxigaz", aurrera egin eban gitxinaka-gitxinaka, hamaikagarren amaituta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!