Manu Quintanilla txirrindulari igorreztarrak denporaldi emonkorra daroa gainean, atzen asteetako lasterketetan podium ugari bete eta Euskadiko Txapelketan be nagusitu dalarik. Oingo astegoienean, Espainiako Ziklo-kros Txapelketara egingo dau salto. Lago das Pontes Nazinoarteko Ziklo-krosean egongo da jokoan estadu mailako txapela zapatuan, hilak 11. Igorrekoa Master50 kategorian lehiatuko da, 14:30ean urtengo da lasterketea.
Quintanillak lehiatutako atzen lasterketea urtailaren 4an jokatu zan Amurrioko Ziklo-krosa da. Bertan, hirugarren postua lortu eban 48:05eko denporeagaz. Aurretik izan ebazan Julien Almanda (46:20) frantziarra eta Toledoko Daniel Lorca (47:36). Atzen honegaz, Quintanillaren esanetan "burrukea" izango dau Igorrekoak Espainiako Txapelketan. Amurrioko proban, Iñaki Parada bediaztarra be izan zan eta seigarren postua eskuratu eban, 49:41ko denporeagaz.