Urtailaren 12an, domekea, egingo da aurtengo lehenengo zinema saioa Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan. Domekero lez, pelikula bi proiektauko dira. Lehenengoa, 17:00etan, Niko: Más allá de la aurora boreal (Kari Juusonen eta Jorgen Lerdam, 2024) animazinozko film finlandiarra egongo da ikusgai. Gero, 19:30ean, Azken erromantikoak (David P. Sañudo, 2024) euskerazko komedia dramatikoa proiektauko da.
Niko: Más allá de la aurora boreal
Niko elur-orein gazte hegalariak Santa Clausen lerako taldeagaz bat egitea dauka amets. Gura barik lera galtzen dauanean, berau berreskuratzeko egiten dauan jazarpenak adiskidetasunaz eta bere buruarekiko leialtasunaz irakasten deutso.
Azken erromantikoak
Irunek, emakume ez-segurua, bakartia eta hipokondriakoa, Arabako herri industrial baten kanpoaldean dagoan paper fabrika batean egiten du lan. Bere bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidetasunaren antzeko zerbait partekatzen dauan auzokide bat eta inoiz hartzen ez dauzan trenen ordutegiak kontsultatzen deutsozan Renfeko operadore bat. Haren oreka hauskorrak eztanda egingo dau bular batean ´bulto bat detektatzen danean, eta horrek bat egingo dau inplikatuta dagoan lan-gatazka bategaz. Orduan hartu eban bere bizitzak ustekabeko bira, eta aukera eskaini eutson, beharbada jakin barik, beti zain egon zana.