Urtailaren 10ean, barikua, Igorre Kantuen ekimenari hasikerea emongo jako. Eguzki tabernatik 19:00etan hasita, poteoa kantuakaz girotuteko. Jentea batu eta musikarien laguntzeagaz, euskeraz abestea buztartuko da. Kantuen letrak danontzako egongo dira eskuragarri, papelean zein Kantari app-ean. Ekimen hau, hiru hilerik behin errepikatutea da asmoa.
Aurretik be egon zan holako ekimen bat, Euskera Planetik sortua, Kantu-pote izenekoa. “Lauzpabost urtez ibili ginan kantetan, gero desagertu egin zan. Gero Arratia kantuz be sortu zan eta han be ibili ginan. Azkenean pandemia zala eta ez zala desagertu egin zan ekimena” azaldu deutsie BEGITUri Igorre kantuan taldekoek. Kantu-potean eta Arratia kantuz-en ibilten ziran batzuk, hutsune hori somatuta, batu egin ziran igaz kantaldiak berreskuratzeko eta Igorre Kantuan sortu zan.
Euskerea indartuz
Ekimenaren helburu nagusia, Igorre girotuteaz gainera, euskerea kalean indartzea da, euskeraz ondo pasauz eta jentea euskerara erakarteko. Igorreko Kantuan-en antolakuntzea: “Jentea erakarri gura dogu. Euskeraz ez dakiena be bai, baita ikasten dabilena be. Eurei be esan gura deutsegu, etorri gugana, ondo pasauko dozu euskeraz kantetan eta. Euskeraz ondo pasetako ekimentxoa da, danontzat, zabal-zabala”.