eraso matxistak

Barakaldoko erailketa matxistea salatuteko mobilizazinoa egingo da Igorren

Asier Abrisketa 2025ko urt. 7a, 11:48

Arratiako Mugimendu Feministak deituta, Igorreko errotonda aurrean izango da alkarretaratzea gaur, hilak 7, 19:00etan.

Urtailaren 3an, Barakaldoko etxebizitza batean 84 urteko andra bat hil eben eta Ertzaintzak abiatutako ikerketearen ostean, andra honen semea atxilotu eben, ama hil izana leporatuta. Abisua auzokoek emon eben egunean bertan, etxean zaratak eta eztabaidak entzun ostean. Andrak ez eban inoz semearenganako salaketarik jarri baina gizonak, aurrekariak ebazan indarkeria matxistagaitik eta epaileak, espetxera bialdu dau, behin behinean.

Arratiako Mugimendu Feministeak atzen erailketa matxista hau salatuteko alkarretaratzea deitu dau gaurko, martitzena. Igorreko sarrerako errotonda aurrean egingo da mobilizazinoa 19:00etan. "Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!" lelopean egin da deialdia. Hau Euskal Herrian 2025ean gizonen eskuetan hildako lehen andrazko biktimea da; 2003tik, 126 dira indarkeria matxistak hildako andrak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!