ZINEA

Zinea Igorreko Kiñu Gaztetxean

Erredakzinoa 2025ko urt. 6a, 09:00

Kursoko laugarren pelikulea, Urte berri on, amona! ikusteko aukerea izango da urtailaren 6an, arrastiko 19:30ean.

2011. urtean Telmo Esnalek egindako filma da. Aupa Etxebeste! eta gero, zuzendariaren bigarren film luzea izan zan.

Film honen aurretik, Erlauntza Urri bigarrenean, Kutsidazu bidea Ixabel zemendian eta abenduan Irati euskal filmak ikusteko aukerea egon da Kiñun. “Urte barria ondo hasteko, beste euskal klasiko bat, Urte berri on, amona! Palomitak eta pikoteoa egongo dira, errutinara bueltea hain gogorra izan ez daiten, beraz, ez eizue galdu!” dinoe antolatzaileek.

Sinopsia
Amama Mari oso posesiboa da, Maritxu bere alabea bereganatzen dau. Joxemari bere suhinak zahar egoitza batean sartzea ebatzi dau. Horretarako Kintxo bere suhinaren laguntzea izango dau, baina Maritxu ezin da konturatu. 

Zahartzaroaren gaia jorratzen dau ikuspuntu komiko batetik. 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!