bertsolaritzea

Preso politikoen aldeko bertso saioa antolatu da Axular Herriko Tabernan

Asier Abrisketa 2025ko urt. 3a, 10:50

Bertso saioa Axular Herriko Tabernan, artxiboko irudia.

Domekan, 19:30etik aurrera kantauko dabe Maite Sarasola, Unai Mendiburu eta Haizea Telleriak.

Urtailaren 11n egingo da Bilbon urtero Sare Herritarra alkarteak antolatuten dauan euskal preso politiko eta errefuxiatuen aldeko manifestazinoa nazionala. Mobilizazinora batzeako deialdia egiteko, Igorreko Axular Herriko Tabernan urtero egiten da bertso saioa eta aurtengoa, urtailaren 5ean, domekea, izango da. 19:30etik aurrera, hiru bertsolari gazte egongo dira presoen alde kantetan: Maite Sarasola, Unai Mendiburu eta Haizea Telleria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!