Urtailaren 4an, zapatua, Markeliñe konpainiako kideak Igorreko Kultur Etxean egongo dira beste behin, oingoan, Zepo Zapo antzezlanagaz. Arrastiz, 18:00etan hasiko da emonaldia. Keinu bidezko ikuskizun hau familientzako dago pentsauta eta edozein gerratan bizi diran egoerak azaleratuten ditu. Hobeto esanda, gerra baten protagonista diranen istorioa, emozinotik eta eszenaren egiatik sensibilizau gura dauana.
Sinopsia
Zepo gerrara joan zan… eta han bere moduko beste bat topau eban, baina desbardina. Soldadu etsai bi aurrez aurre. “Gaiztoa” bestea da, bera da-ta arrotza eta kanpoztarra. Baina holan pentsetan dabe biek. Zer egingo dogu orduan?