Abenduaren 28an, zapatua 20:00etan, Igorreko Kultur Etxean izango da Jon Plazola aktore eta umoregilea, Tu-Tum, Platz! umorezko bakarrizketea igorreztarrei aurkezten. Txalo Produkzioak-en lan hau 2023an estreinau zan, Plazaola taula gainean bere lehen agerraldia egin ebanetik 23 urtera.
Jon Plazaola urretxuarra “bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun barriagaz. Taula gainean bere lehen agerraldia egin ebanetik 23 urte pasau dira eta barriro be stand up formatuko bakarrizketeari heldu deutso; hori bai, 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izango dogu jakiteko ardao ona legez urteen podesuz hobera egin dauan ala ardao txarra legez ozpindu egin dan” azalduten dau sinopsiak.