Abenduaren 27an, barikua, Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan sei urtetik gorako ume eta familientzako klown ikuskizuna egongo da ikusgai. Arrastiko 18:00etan igongo da Roi Borrallas pailazoa oholtzara, Solo antzezlana taularatutera. Obra honetan txotxongilo, objektu manipulatu eta maskarakaz, komikotasuna buztartuten da umorea, bakardadea eta egunorokotasunean janzten doguzan maskarak azaleratuz.
Roi Borrallas bizi osoan ibili izan da antzerkiaren inguruan. 15 urtegaz estreinau zan oholtzan eta 21 urtegaz hasi eban bere ibilbidea pailazo modura. Solo antzezlanagaz, 2022an Zirkolika saria irabazi eban eta 2023an, Xixonen ospatu zan Haurrentzako Aste Eszenikoen Europar Azokako gizonezkoen interpretazino onenaren FETEN 2023 saria jaso eban.
Sinopsia
Pailazoen habitat naturala bere publikoaganako eszenea da. Baina zer gertatzen da bakarrik geratzen danean? Kamerinoan nahasten dira personea eta personaia. Han, agertokia eta bizitza erreala ez dan linboa bereizten dituan lerroa marrazten da. Muga horretan gertatzen da antzezlan hau. "Erdu eta ikusi artista honen atzekaldea. Bere ideak eta erokeriak, ikusi zelan defendiduten dan bakardade eta errutinatik irudimenagaz eta umoreagaz. Sartu eta ikusi inork ikusten ez dauana. Persona bat bere buruaren aurrean. Ikuslerik bako aktorea. Pailazo bat inor begira ez dauanean".