Arratiako Merkatarien Elkarte (AME) igorreztarrak aurten be antolatu dau Gabonetako otzaren zozketea. Bost otzara desbardin, bakotxa denda bateko produktuakaz beteta izango dira zozketauko diranak; Rekalde harategiak, DIAk, Zazpi Haizetara dendak, Cantabriko arrandegiak eta Pino frutadendak bete ditue otzarak. Zozketea gaur, hilak 26, egingo da Igorreko Kultur Etxean ospatuko dan ekitalditxoan.
Zozketearen aurretik, Zirko Txoko konpainiaren Tavole, umore, akrobazia eta emozinoz betetako zirku ikuskizuna egongo da ikusgai. Ikuskizuna 20:15ean hasiko da, merkatariek be ikuskizunagaz gozatuteko aukerea izan dagien eta amaitutakoan egingo da otzaren zozketea. Otzara bat bertan dagozanen artean zozketatuko da eta gainontzekoak, atzen hileetan denda eta tabernetan erosketakaz lortutako boletoen artean zozketauko dira.