Abenduaren 20an, barikua, jente askok hartuko ditu Gabonetako oporrak eta atzen lan egunaren ostean oporrei ondo etorria emoteko giro ederra egongo da Igorren, beste herri batzuetan lez. Izan be, arrastiz hasita, 18:30etik 21:30era, Orkestra Elektrotuna elektrotxarangea ibiliko da herriko tabernetatik. Gauerako barriz, Kiñu Gaztetxeak kontzertu gaua antolatu dau.
Igorreko gaztetxearen ateak 21:00etan zabalduko dira eta bata bestearen atzetik igongo dira oholtzara Bris, Chuleria Joder! eta Gurs taldeak. Honeek amaituta, gaztetxea zarratu arte Pineapple Sweets dj-ak hartuko dau musikearen ardurea, jentea platerren erritmora jantzan ipinteko.