Abenduaren 13an, barikua, Olga Ortuzarren omenezko eskupelota partiduak jokatuko dira Igorreko Udal Kiroldegiko frontoian. Olga Ortuzar andra ezagun eta parte-hartzailea izan zan Igorreko eskupelotearen komunidade barruan eta aprilean zendu zan. Lau t'erdiko eta binakako partidu bana jokatuko dira eta ohorezko konbidauak izango dira Oinatz Bengoetxea eta Mikel Goñi. Sarrerak kiroldegian dagoz salgai bost eurotan.
Partiduak 19:00etan hasiko dira eta bitartean, pintxo potea eta musikea be egongo dira. Lau t'erdiko partiduan Izkander Torralba eta Beñat Zearra lehiatuko dira. Honeen ostean jokatuko da binakakoa, Bengoetxea eta Agirre, Mikel Goñi eta Cimadevillaren kontra egongo dira aurrez aurre.