Bihar, abenduak 12, Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak Miñan obrea taularatuko dau Igorreko Lasarte Aretoan, 20:00etan. Miñan (anaiatxoa) Ibrahima Balderen bizitzearen kronikea da, berak ahoz kontautakoa, Amets Arzallusek idatziz jasotakoa, eta Artedramak antzerkira egokitutakoa.
Ibrahima kamioi baten ebilan aprendiz Ginean, egun baten amak deitu eban arte: anaia txikiak etxetik alde egin eban. Eta haren bila abiatu zan Ibrahima. Sahara kurutzatu; pasatzaile, polizia eta bahitzaileakaz topo egin; egarria, gosea eta mina ezetu eban Afrikatik Europarako bidean. Mediterraneoa zeharkatzen dabenak deshumanizetea ezinbestekoa da euren heriotzen, kanporatzeen, ilegalizautako bizitzen gaineko arduraeza zabalduteko. Baina bizitza horreetako bakotxa bakarra da eta, beraz, unibetsala. Eta konteteak hori azpimarratzen dau.