mendia

Karlos Aretxabaletak 'Izarrak eta haitzak' liburua aurkeztuko dau Igorren

Asier Abrisketa 2024ko abe. 10a, 10:47

Karlos Aretxabaleta "Txapel" // Geuria.eus

Mendiko kirolarien narrazinoan batzean dituan liburuaren aurkezpena Axular Herriko Tabernan izango da, eguaztenean 19:00etan.

Karlos Aretxabaleta "Txapel" arrigorriagarraren atzen lana da Izarrak eta haitzak (Susa, 2024). Idazleak lana Igorreko Axular Herriko Tabernan aurkeztuko dau abenduaren 11n, 19:00etan. Bere alboan izango dira Iñaki Marco eta Bego Quevedo mendi kirolariak. Izan be, liburu honetan euskal mendi kirolari ugariren narrazinoak batzean ditu, honeek "nobelizatuz". Tartean, Alex Txikon eta Itziar Zabala arratiarren istorioak topau daitekez bertan. Liburu honen salmenteagaz lortutako dirua, SOS Himalaya Fundazinoarentzako izango da.

Sinopsia

Imajinau eskalatzaile edo mendizale ezagun baten aurrean zagozala, miresten dozun baten aurrean; garagardaoa daukazula eskuan, irribarrea aurpegian, eta ahotik berbak jariatzen dirala, konfiantza osoz. Imajinau euren istorioetan sartu ahal izatea, euren bizitza eraiki daben pasadizoetan eta gero, guztia liburu batean gordetzen dozula.

Bada, horixe egin dau Karlos Aretxabaleta idazle bizkaitarrak. Edurne Pasaban, Juanjo San Sebastian, Pou anaiak, Alex Txikon, Oihana Azkorbebeitia, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Ekaitz Maiz, Imanol Amundarain, Irati Anda, Iker Arroitajauregi, Iñigo Basterra... horreekaz guztiakaz, besteak beste, solasean jardun da. Hitzaurrea Juanra Madariagak eta azken berbea barriz, Ioritz Gonzalez Lertxundik jarri dau. Izarren eta haitzen arteko bidaia da liburua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!