lana

Enplegu jardunaldia antolatu dau Beharbidek martitzenerako

Asier Abrisketa 2024ko abe. 9a, 17:47

Igorreko Kultur Etxean, 10:00etan hasiko da inguruko enpresen inguruko informazinoa eskuratu eta lan-eskaintzak ezetuteko jardunaldia.

Beharbide Igorreko Enplegu Proiektuak antolatuta, abenduaren 10ean Enplegu Jardunaldia egingo da Igorreko Kultur Etxean. Goiz osoan zehar, 10:00etatik aurrera, inguruko enpresa garrantzitsuenetariko batzuk egongo dira bertan: Grupo SSI, BATZ, Ormazabal, Alliance, Walter Pack eta Ilunbe. Helburua beharra topetan dabenek, enpresei buruz informau eta honeek emoten dabezan lan aukerak ezetutea da.

Jardunaldia 10:00etan hasiko da, irekiera ekitaldi eta Beharbideren proiektuaren aurkezpenagaz. Honeen ostean, 10:30etik 13:30era, enpresa parte-hartzaileen zirkuitua egongo da honeek hurbiletik ezetuteko. Amaituteko, 13:30ean ekitaldia zarratuko da Kalitatezko eta tokiko enplegu baterako ondorioak berbaldiagaz. Honen ostean, enpresen mahaietan, enpresen eta lan-eskaintzen inguruko informazinoa emongo da, hautagaitzak aurkezteko laguntzeagaz.

Enplegu jardunaldia Igorren

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!