gabonak

Zabalik dago Igorreko Gabonetako Kirol Kanpuserako izen-emotea

Asier Abrisketa 2024ko abe. 9a, 11:38

Avenduaren 26 eta 27an eta urtailaren 3an egingo diran ekintzetan parte hartzeako abenduaren 15era arte emon daiteke izena kiroldegian.

Igorreko Udalak antolatuta, sei eta hamairu urte arteko gaztetxoentzako Gabonetako Kirol Kanpusa egingo da oporretan. Abenduaren 26an, 27an eta urtailaren 3an, 16:00etatik 20:00etara, kirolagaz lotutako ekintzak egingo dira eskolako aterpearen, frontoiaren eta ugerlekuaren artean. Ekintzok, aniztasun funtzionala daben umeentzako be izango dira aproposak.

Izen-emotea zabalik dago daborduko, abenduaren 15era arte, Igorreko Udal Kiroldegiko harreran. Egun bakarrerako, bitarako edo hiruretarako emon daiteke izena, egun bakotxeko hamar euroko prezioagaz. Neba-arreba bik edo gehiagok izena batera emonda ostera, 7,50 euro ordaindu beharko dira personako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!