Domeka goizean jokatuko da Igorreko XLVI. Ziklo-kros-a, aurten barriro be nazinoartekoa izango dana. Baina aurreko egunean, abenduaren 7an, txirrindulari gaztetxoek hartuko dabe Olabarrin prestatu dan zirkuitua. Arrastiz izango dira lasterketak, 14:30ean zirkuitua berrikusi ostean. 14:45ean Benjamin neska-mutilak urtengo dira, 15:05ean Kimuak eta 15:30ean, Haur kategoriakoak. Zelan ez, Arratiako Ziklista Elkarteko txirrindulariek be hartuko dabe parte.
Txiki Kopan Bizkaiko ziklismo eskoletako txirrindulariek hartzean dabe parte eta Igorreko proban, 300 ziklista egongo dira. Kopa zazpi lasterketak osotuten dabe eta Igorrekoa atzenaurrekoa izango da. Aurretik Urduñan, Elorrion, Zornotzan, Lezaman eta Karrantzan izan ditue lasterketak eta atzean, abenduaren 21ean jokatuko da Gorlizen.