zinema

Zinema saio bi dakarz Lasarte Aretoak astegoienerako

Asier Abrisketa 2024ko abe. 5a, 10:58

Barikuan Joker: Folie à Deux proiektauko da eta domekan, Guardianes en la ópera eta La Infiltrada.

Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan domekero egoten dira film bi ikusgai baina oingoan, hiru izango dira astegoienean zehar proiektauko diran pelikulak. Izan be bihar, abenduak 6, Todd Phillips-en Joker filmaren bigarren zatia egongo da ikusgai 19:30ean. Domekan barriz, hilak 8, ohiko programazinoa egongo da. Lehenengo, 17:00etan, Guardianes en la ópera umeentzako animazinozko filma proiektauko da eta 19:30ean, La Infiltrada, ETAn zortzi urtez infiltrauta egon zan polizia baten istorioa.

Sinopsiak

Joker: Folie à Deux (Todd Phillips, 2024) Kaosa sortu ondoren, Arthur Fleck (Joaquin Phoenix) Arkhamen espetxeratu dabe, Joker bezalako bere krimenen epaiketaren itxonean. Bere nortasun bikoitzarekin borrokan dabilen bitartean, Arthurrek benetako maitasunarekin topo egiteaz gainera, bere barruan beti egon den musika be deskubriduten dau. 'Joker' -en jarraipena (2019).

Guardianes en la ópera (Vasily Rovenskiy, 2023) New Yorkeko Opera Metropolitarra, leku ospetsu eta entzutetsua, eta Carmen, munduko ballet-obrarik ospetsuena, abentura honetako eszenatokiak dira, non Samsonek, kaleko txakurren talde bateko buruak, obra mitiko bat salbatuko dauan. Egun batean, ehiztariengandik ihesi, Met eraikinean ezkutatu zan. Han, Margot xarmanta ezagutuko dau, Anastasiaren maskota, antzokiko lehen dantzaria. Trama korapilatu egiten da Britainia Handiko erreginarena izan zan diadema bakarra, Anastasiak obran jantzi behar dauana, kamerinotik desagertzen danean. Diadema barik, ikuskizunak ezin dau jarraitu eta bertan behera itxi behar da. Orain Margotek eta Samsonek lapurra aurkitu beharko dabe eta Georges Bizet handiaren musikaren doinuan funtzioa salbatu.

La Infiltrada (Arantxa Echevarria, 2024) Aranzazu Berradre Marínen benetako istorioan oinarrituta dago. Ezizen horrekin Polizia Nazionaleko agente bat ETAn infiltratu zan zortzi urtez. Hogei urte besterik ez eukazanean, gazteak ezker abertzalean sartzea lortu zuen, ETAko buruzagiekin etxebizitza batean bizi izan zan andra bakarra izanik. Infiltrazinoan zehar, familiagaz lotura guztiak moztu behar izan ebazan, Donosti komandoa desegin ahal izateko, taldeak su-etenean egoala adierazi eban une erabakigarri batean.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!