Berbalagun

Tuppersex tailerra antolatu dau Arratiako Berbalagun taldeak

Asier Abrisketa 2024ko abe. 3a, 10:30

Abenduaren 13an, Igorreko Kiñu Gaztetxean egingo da saioa 18:00etan; izen-emotea zabalik dago arratia_berba@aek.eus posta elektronikoan.

AEKren Arratiako Berbalagun egitasmoaren taldeak antolatuta, abenduaren 13an, barikua 18:00etan, Tuppersex tailerra egingo da Igorreko Kiñu Gaztetxean. Jostailu erotiko eta "sexua dibertigarriago egiteko" objektu eta produktu ugari egongo dira mahai-gainean eta aditu baten laguntzeagaz, honeek ezetu eta zelan erabili ikasiko dabe hurreratutakoek.

Berbalagunek antolatutako ekintza gehienak legez, lagunartean euskeraz arituteko tailerra doban izango da baina aldez aurretik emon behar da izena. Ez dago epemugarik, arratia_berba@aek.eus posta elektronikora idatzi eta bertaratuko zarela abisetako.

Lagun artean euskeraz

AEKren Berbalagun ekimenenean euskaldun zahar zein barriek hartzean dabe parte eta honen helburua berbaz euskerea praktiketea da eta honetarako ekintza desbardinak antolatuten dabez; Mikroipuin txapelketea tartean. Izan be, mintzapraktika egiteko tabernan geratuten dira, paseoak egin edo tailerretan, edo mintzodromoetan, lehiaketetan, berbaldietan eta abar hartzean dabe parte. Astegoienpasak be antolatuten dabez. Mintzapraktika honeek doban dira eta parte hartu gura dauan edonork emon ahal dau izena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!