ikastaroak

Gaurtik aurrera emon daiteke izena Igorreko Udalak antolatutako ikastaro eta tailerretan

Asier Abrisketa 2024ko abe. 2a, 11:35

2025eko lehen hiruhilekoan egingo diran ikastaroetan parte hartzeako abenduaren 13ra arte emon daiteke izena aurrez aurre eta 15era arte emailez.

Igorreko Udalak ikastaro ugari antolatu ditu 2025eko urtail, zezeil eta martiarako eta gaur, abenduak 2, zabaldu da izen-emotea. Inskripzinoa aurrez aurre egin daiteke Igorreko Kultur Etxeko harreran abenduaren 13ra arte (09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era) edo posta elektronikoz abenduaren 15era arte, ikastaroak@igorre.net helbidean.

Abenduaren 17an jasoko dabe mezu bat izena emon dabenek, plazea egokitu jakien ala ez abisetako. Izan be, gitxienez sei personako taldeak egon beharko dira ekintzak aurrera aterateko eta izena emon dabenak asko badira, zozketea egingo da plazak ebazteko. Ordainketea abenduaren 18tik 30era egin beharko da, Kultur Etxean bertan edo transferentzia eginda.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!