eraso matxistak

Pasaiako hilketa matxistea salatuteko alkarretaratzea deitu dau Arratiako Mugimendu Feministeak

Asier Abrisketa 2024ko abe. 2a, 10:49

Gaur, hilak 2, 19:00etan izango da mobilizazinoa Igorreko Lehendakari Agirre kaleko autobus geralekuaren parean.

Zapatu arrastian Pasai Antxoko etxebizitza batean (Gipuzkoa) 45 urteko andra bat erahila izan zan, suzko armaz tiroa jasota. Geroago, 53 urteko gizon bat, biktimaren bikotekide ohia zana Villabonako (Gipuzko) Udaltzaingoaren bulegoan agertu zan bikotekide ohial tiroz hil ebala aitortu ebalarik eta bertan atxilotu eben. Ezbehar hau salatuteko, Arratiako Mugimendu Feministak mobilizazinoa antolatu dau.

Arratia mailako alkarretaratzea gaur, abenduak 2, egingo da Igorren "Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!" lelopean. Igorreko Lehendakari Agirre etorbideko Bizkaibusen geralekuaren parean, 19:00etan da Euskal Herrian aurten gertatutako zazpigarren hilketa matxisteari aurre egiteko hitzordua. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!