Iratxe Etxebarria kazetari arratiarra lanaren ardureak jota gaixotu zan eta horrek eragindako hausnarketakaz liburu bat idatzi dau. Liburuak “negu luze eta hotz batez egiten dau berba, betidanik udabarria jomuga izan dauana. Argitalpen honen orrialdeetan gaua iritsi zaneko nire bizitzako une bateri buruz hausnartzen dot eta bertan nabigatzen lagundu deusten ohitura edo ikaskuntzak biltzean dodaz. Berbizkunde baten istorioa da” dino idazleak bere webgunean.