antzerkia

Euskaldun zahar eta barrien erlazinoaren gaineko antzezlana dakar Lasarte Aretoak

Asier Abrisketa 2024ko aza. 27a, 13:43

Zapatuan, hilak 30, Tautelak konpainiako Aroa Blanco eta Maite Lopezek Euskaldungak antzezlana doban eskainiko dabe Igorreko Kultur Etxean, 20:00etan.

Tautelak konpainiagaz, Aroa Blanco eta Maite Lopez aurrenekoz alkartu dira agerlekura igon eta euren egiletzako antzezlana taularatzeko. Euskaldungak lanak euskereagazko harreman desbardinak plazaratuten ditu eta abenduaren 3aren, Euskerearen Eguna, harira antolatu da emonaldia. Igorreko Kultur Etxeko aretoan egongo da antzerkia ikusgai doban aforoa bete arte zapatuan, hilak 30, 20:00etan.

Ikuskizun honetan, euskaldun zaharrei euskaldun barriak zuzentzea zergaitik kostetan jakien hainbeste argitu gura dabe antzezleek. Baita euskaldun barriek zergaitik daukien hainbesteko bildurra akatsak egiteari. Umorez, solasaldi, eztabaida eta gaizki-ulertuen bidez gaiari argi apur bat emoten saituko dira Tautelak antzerki taldekoak.

“Zer esango dabe euskaldun barri batek eta euskaldun zahar batek euskereari buruz? Euskereagaz daukien erlazinoaz? Beren istoriaz? Istorioa? Historia? "H"-gaz edo barik? "A" itsatsia dauka?” dinoe sinopsian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!