musikea

Gauargi erromeria taldeak jantzak ipiniko ditu igorreztarrak

Asier Abrisketa 2024ko aza. 22a, 12:33

Bihar, hilak 23, Igorreko Udal Kiroldegiko frontoian izango da erromeria, 18:30etik aurrera.

Oingo zapatuan 18:30ean hasita, erromeria egingo da Igorreko frontoian. Gauargi taldea igorreztarrak jantzan ipinten etorriko da. Horretan eskarmentu handia dauka taldeak; izan be, hamar urtetik gora daroaz joten Euskal Herriko plaza eta agerlekuetan.

Taldea, 2012an sortu zan, Amaia Txintxurreta eta Asier Castroren ekimenez. Txintxurreta hamasei urtegaz hasi zan erromeria talde baten kantuan, eta harrezkeroztik hainbat musika taldetan eta telebista saiotan hartu dau parte. Asier Castro, musika irakaslea, gitarra-jotzailea, tekladu-jotzailea eta DJ ekoizlea be bada.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!