Manu Quintanilla txirrindulari igorreztarra Espainiako Koparako puntuagarria dan Tarancón Hiriko III Nazinoarteko Ziklo-kros proban izan zan astegoienean. Master 50 kategorian lehiatu zan eta bigarren postua lortu eban, Jordi Reñé europar txapeldunaren ostetik (+30 s) eta Jose Luis Rebolloren aurretik (-5 s). Emoitza honegaz, eta lasterketa bat gitxiago jokatuta, hirugarren postuan dago Espainiako sailkapen orokorrean.
Quintanillak BEGITUri azaldu deutsonez, zapatuko lasterketan "urtekera garbia" egin ostean Jordi Reñek hasikeratik hartu eban aurrea eta atzekoak "berataz ahaztu" behar izan ziran. Holan, lasterketa ia osoan Jose Luis Rebollo, Dani Lorca eta Quintanilla egon ziran burrukan. "Buelta baten faltan arezko zatia pasetean aurreratu nebazan", azaldu dau Quintanillak eta holan, bigarren amaitu eban probea.
Astegoien luzea dauka oin aurretik Quintanillak. Izan be, zapatuan Ametzagan dauka Bizkaiko Koparako puntuagarria dan lasterketea. Domekan barriz, Lezaman jokatuko dan lasterketan be hartuko dau parte, Euskal Ranking-erako puntuagarria da hau.